XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MMFan López de LetonakHerri aberatsek gehiago dezakete.
WASHINGTON (Efe).
-
Hala mintzatu zen atzo Jose Maria López de Letona, Nazioarteko Monetal Fondoaren eta Munduko Bankuaren urteroko asanblada aurrean hitzegin zuenean.
Espainiak bere etorkizun demokratikoa prestatzeko egin dituen ahaleginak aipatzean, bide hori zaila eta luzea dela esan zuen, zeren eta erakunde politikoak ez baitago antzoki bateko dekorazioa bezala aldatzerik.
Prozeso politiko hau arazo ekonomikoengatik zailagotu dela sinalatu ondoren, López de Letona honela mintzatu zen:
Espainol gobernuak ezinbestekotzat jotzen du, zioen ministroak, inflazio tasa geldiarazi eta kanpoko defizita gutiagotzea.
Ongi zegoela, zioen, herrialde defizitunei, desoreka horik zuzentzeko eskatzea.
Hala ere, bere iritziz, herri guzietako ekonomiek dituzte elkarrekiko loturak, eta ergelkeria bat litzateke, industria ugari duten herrialdeek, gutiago dutenei beren laguntza ukatzea, pagu balantza mailako gehiegizko diferentziak guzien kaltetarako baitira azkenik.
Bukatzeko naziokidetasunaren izenean, herrialde aberatsei dei bat egin zien, hartu duten bideak zer ondorio lekazkeen behin eta berriro kontsidera dezaten.